Bizitzako beste egun bat baino ez zen gaurkoa, guztion genbiltzan urduri xamar Aselen epaiketaren bukaera zela eta, sententziaren zain. Kitarra punteo bat, mobileko doinua zen. Halako batean, hotzikara batek bizkarrezurrak zeharkatu zituen argiaren abiadan. Epaia atera da, Erruduna. Txileko justizia sistemaren arabera, Aselek delitua burutu du Arma eta lehergailuen kontrolaren legea urratuz. Badirudi hitzak eta adierazpen askatasuna Txileko gobernuarentzat arma hilgarriak direla, Aselen etxean aurkitutako arma bakarrak bait dira.
Egoera hausnartuz, Asel Aske plataformatik hurrengoa adierazi nahi dugu:
1. Errundun jotzeak ez du esan nahi kartzelaratuko dutenik. Bakarrik esan nahi du ez dutela libre utziko besterik gabe. Aitzakia izan daiteke Txiletik kanporatzeko. 2. Asteartera arte ez dugu jakingo egiatan zergatik jo duten errudun, eta zein den zigorra. Alde horretatik, pazientzia eduki behar da. 3. Guk badakigu ez dela erruduna. Beraz, gaurtik bertatik hasiko gara salatzen ebazpena, hemen eta nazioartean, Asel errugabea delako adierazteko.
Jo ta su arituko gara behin eta berriz gure lagunaren errugabetasuna aldarrikatzen eta frogatzen. Txileko justizia sistemaren sententzia Erruduna izan arren, gurea guztiz kontrakoa da, urtarrilean bertan kaleratu genuen sententzia berbera: Errugablea delako, Asel Askatu!
Burua hotz mantentzeko garaia da, baina odola bero. Aselen askatasuna lortu arte ez gaitu ezerk geldituko. Hori dela eta, prestatu dugu bere aldeko hurrengo ekimena:
Kontzentrazioa Data: Irailaren 7ko (asteartea) 19.30etan. Tokia: Bilboko plaza borobilean.
Aselek gure berotasuna eta elkartasuna behar ditu, berak eta guztiok bertan itxaroten zaituztegu.
Gogora ezazue informazio gehiagorako www.aselaskatu.org webgunea daukazuela zuon eskura.
|
|
|
Etxean lehergaiak egiteko materiala izatea egotzi dio Txileko Justiziak Asel Luzarraga idazle, itzultzaile eta musikariari (Bilbo, 1971), eta asteartean jakinaraziko du zer zigor jarri dion. Abuztuaren 25ean hasi zuten epaiketa, Temucon, eta Alberto Chifelle fiskal nagusiak bost urteko espetxe zigorra eskatua du, idazleak Txileko Arma eta Lehergailuen Kontrolari buruzko Legea urratu duelakoan. Iazko abenduaren 31n atxilotu zuten Luzarraga, Padre de las Casas-en (Txile). Hasieran egotzi zioten La Araucania eskualdeko Justizia Auzitegiaren aurka lehergailuekin atentatua egitea -abenduaren 31n izan zen erasoa- eta beste hiru erasorekin lotura izatea, baina euskal idazleak frogatu zuen leherketak izan ziren egunetako batzuetan ez zegoela Txilen, Euskal Herrian baizik. Etxean lehergailuak egiteko materiala edukitzea egotzi zion gero fiskalak. Poliziak zioen etxean detonanteak edota bolbora aurkitu zizkiotela. Epaiketan bere aurkako akusazio guztiak ukatu zituen Luzarragak, eta Jaime Madariaga defentsako abokatuak libre uzteko eskatu zuen. Fiskalak, halaber, esan izan du euskal herritarrari eskuetan nitrato ioien arrastoak aurkitu zizkiotela, horrek lehergailuekin zerikusia zuelakoan. Epaileak ukatu egin zituen probak, nitrato ioiak uretan ere aurkitzen direla arrazoituta. Luzarragari egindako bolbora probek negatibo eman zuten. Hasieran Temucon kartzelan egon ostean, otsailaren 10ean etxeko atxiloaldia ezarri zion epaileak. Atxilotu zutenetik, haren aldeko elkartasun ekimen ugari izan da, bai Euskal Herrian, baita Amerikan ere -Argentinan eta Txilen, besteak beste-. Ibilbide oparoa Luzarragak ibilbide oparoa du; literaturgintzan, batik bat. Hamaika ispilu ganbil (2003), Karonte (2005), Mozorroaren xarma (2007) eta Abaraska (2008) liburuak argitaratu ditu, euskaraz. Horrez gain, Euskal PEN Klubeko zuzendaritzako kide da, eta nazioarteko PEN Clubeko Writers for Peace (Bakearen aldeko idazleak) batzordean jardundakoa. Punkamine musika taldeko abeslaria izan zen, eta itzulpengintzan eta irakaskuntzan lan egin du. Maputxeen lurraldetasun eskubideen alde egindako lanagatik ere ezaguna da Luzarraga Txilen.
Iturria: berria.info
|
|
AUN NO LO HEMOS CONFIRMADO CON LA FAMILIA.
Los magistrados de la Segunda Sala del Tribunal Oral de Temuco dictaron condena en contra del ciudadano vasco Asel Luzarraga por el delito de tenencia de material para la fabricación de bombas. En los próximos días se dará a conocer la pena que el imputado deberá cumplir. El Ministerio Público pide cinco años y un día de presidio efectivo. Luzarraga es acusado por infracción a la ley de control de armas y explosivos.
El escritor fue detenido el 31 de diciembre de 2009, a horas de un fallido atentado con una bomba a la seremi de Justicia en la capital de La Araucanía. En el domicilio del vasco, se encontraron mechas detonantes, pólvora, un extintor y otros materiales que se podrían usar para fabricar bombas.
Ayer en el juicio oral el vasco aseguró que es completamente inocente y que mediáticamente se le imputan conductas que nada tienen que ver con su espíritu pacifista.
Fuente: La tercera nacional
|
|
Asel Luzarraga idazlearen aurkako epaiketa hasi zen atzo, Temucon (Txile). Atxilotu zutenean, iazko abenduaren 31n, lehergailuekin atentatuak egitea leporatu zioten; gero frogatu zuen ezinezkoa zela, leherketak jazo ziren egunetako batzuetan ez zegoelako Txilen, Euskal Herrian baizik. Etxean lehergailuak edukitzea egozten dio, ordea, fiskalak. Atzo, epaiketaren lehen egunean, bere aurkako akusazio guztiak ukatu zituen, ordubete inguruko saio batean. Fiskalak, hala ere, zigor eskaerari eutsi dio: Luzarraga bost urtez kartzelatzea galdegin du. Libre uzteko eskatu du, berriz, defentsako abokatuak; Luzarragak berak eskatu du libre utziz gero Txiletik ez kanporatzeko.
Epaiketa hasi zela eta, Luzarragaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Bilbon. Dozenaka lagun batu ziren Arriaga antzokiaren aurrealdean, eta Luzarraga aske uzteko eskatu zuten. EIE Euskal Idazleen Elkarteko kide ere bada Luzarraga; EIEko presidente Ander Iturriozek elkartasuna adierazi dio, eta salatu du euskaldun izateagatik eta maputxeen alde egiteagatik «jazarri» diotela Luzarragari.
Iturria: Berria.info
---
En Chile ha comenzado hoy el juicio contra el escritor y poeta vasco Asel Luzarraga al que se le imputa la tenencia de material para fabricar explosivos.
En un principio le acusaron de colocar dichos explosivos pero más tarde se comprobó que estaba fuera del país en el momento de la deflagración, por lo que ahora le juzgarán por tenencia de material explosivo.
Luzarraga ha negado todos los cargos y ha asegurado que se trata de un montaje, basado en suposiciones.
La Asociación de Escritores Vascos ha afirmado que Asel Luzarraga es inocente y le han mostrado su solidaridad.
El presidente de la Asociación, Ander Iturriotz, ha asegurado a este respecto, que se trata de un castigo por ser vasco y por trabajar a favor de los mapuches.
De quedar libre, Luzarraga ha solicitado no ser extraditado de Chile.
Fuente: eitb.com
|
|
Zazpi hilabete daramatzagu mailukada baten zain, laster, zortzi izango dira, gure lagun Asel Luzarraga 2009eko abenduaren 31an atxilotu zutenetik.
Asel, lagun, seme, irakasle, iloba, idazle, maitale, aktibista. Milaka adjektibo daude gure laguna definitzeko. Badaude beste asko guztiz kontrakoa adierazten dutenak: hiltzaile edo terrorista, adibidez, nahiz eta Txileko justizia makinariak kontrakoa adierazi izan duen behin eta berriro, lehergailuak jarriz terrorismo ekintzak burutzea egotzirik.
Denborarekin, baina batez ere lan gogorrarekin, lagunok, sendiak, erakunde ezberdinek eta Jaime Madariaga bere abokatuak, bere askatasunerantz urratsak egitea lortu dugu, lehendabizi espetxetik atera eta etxeko atxiloaldia lortuz, ondoren, etxeko atxiloaldian kalera ateratzeko baimena lortuz, eta azkenik, kalean egoteko baimenaren orduak luzatzea eskuratuz.
Argi daukagu Txiletar estatuaren estrategia, Maputxeen alde lan egiten duen oro kriminalizatzea. Asel ere guda honetan borrokatu da, maputxeen alde, baina bere armak ez dira lehergailuak, pistolak ez fusilak. Bere arma bakarra, D’Artagnanek bere floretearekin duen trebezi berberarekin erabiltzen duen luma da. Luma, bolaluma edo teklatua, berdin da, hitzak, azken finean.
Ez dugu errugabetasuna ez den bestelako sententziarik onartuko, ez bait dago beste biderik deliturik egin ez duen inorentzat. Orain arte uste genuen, Txileko demokrazian, idaztea ez zela delitua, mailukada honek emango dizkigu erantzunak. Eta mailukada honek esango digu, Txiletar justizia sistemaren atzean oraindik mamu Pinotxetistak dauden edo ez.
Maputxeen mezua zabaltzen duenaren ahotsa itxi izan nahi bazuten, guztiz kontrakoa lortu dute, Aselen egoerarekin batera Maputxeena ere herriari zabaltzea lortu dugulako. Jendeak kultruna ikustean, herri maputxearekin erabat identifikatzen du, beraien gatazka gogoratuz. Aselen kasuarekin batera, ikur hau euskal herri osotik zehar eraman dugulako.
Epaiketa abuztuaren 25ean hasiko da eta hiru bost egunez luzatuko da. Bitartean, gure lagunaren etorkizuna erabakiko duen mailukadaren zain gelditzen gara.
Epaia emateko prest
Euskal Herrian, 2010eko abuztuaren 24ean. Joseba Martos
Hau guztia dela eta kontzentrazioa deitu dugu abuztuaren 25erako, Bilboko Arriaga plazan, arratsaldeko 7:30etan
|
|
|