|
Aselek, bere blogetako baten opari eder bat egin digu gaur. Gu ere zuekin elkarbanatu nahiko genuke:
Altxor txiki bat partitu gura dut zuekin. Atzo bisita oso berezia izan nuen, Rayen Kvyeh poeta maputxea eta "Mapu Ñuke" kultura aldizkari elebidunaren arduraduna. Emakume aparta, ausarta, arima oso indartsukoa. Luze hitz egin genuen eta jakinduria iturri agortezina gertatu zitzaidan. Literaturaz, maputxe kulturaz, errepresioaz, lurrikararen ondorioez... are anarkiaz! mintzatzeko denbora izan genuen.
Bisita horretan opari oso esanguratsua ekarri zidan, aldizkariaren ale ederrarekin batera: duela urte batzuk mapuzungunez idatzi zuen lehen olerkia. Alde egin aurretik ohore handitzat hartu dudan mesedea (nik oparia esango nuke) eskatu zidan: olerkia euskaratzea. Ilusio handia egingo ziola bere olerkia gure jatorrizko hizkuntzan ere egoteak. Alemanian, Italian, Frantzian... Txilen bertan baino errazago argitaratzen duen emakume horren libururen bat ere edizio elebidunean, euskaraz eta mapuzungunez, Euskal Herrian ikusiko ahal dugu egunen batean...
Mapu Ñuke
Mapu ñuke, mapu ñuke tami rewkvleci jawe coyvmkey kom puh ka kom antv fvxa kuifi kakerume fvh, wefkey bewfv reke ka dewkey pehoykvleci xayen, alofkvleci wagvben keciley, dewmalekenmu, coyvlekenmu fij kuyfike kakerumeci folil.
Mapu ñuke, mapu ñuke mi pu pvxa jeqkey pu mapuce, amuleci hegvmvwvnmu naqvn antv mew ka pu liwen.
Lelfvn mew ka mawida mew, xiwe, peweh ka foye leliwvlnieygvn kajifvwenu, wixapvray tami pu toki mi kisu gvnewam ka mi rumekagenuam ka tami poyeatew ka ayvatew mapu ñuke.
Amalur
Amalur, Amalur sabel uhindukoak gau eta egunez sorrarazten du milaka urteko haziak ernetzen dira ibaietan, ur-jauzietan irristatzen dira izar argitsuak, behinolako sustraiak sortuz.
Amalur, Amalur maputxez erditzen dira zure erraiak iluntze eta goizaldeetako mugimendu etengabean. Haran eta mendietan, rewe, pewen, foie su toki zutitzen dira zu askatzeko eta babesteko laztantzeko eta maitatzeko Amalur.
rayen kvyeh
|