Elkarbanatu
 

Idatzi eskutitza Aseli

Etxeko helbidea:

 

Asel Luzarraga Zarrabeitia
Santa Catalina, 1515
4850000 Padre Las Casas
ARAUCANIA
Chile
 
 
 

Sare sozialak

Jarri irudi hau twitter, facebook edo myspacean:
 
 

Galeria

 

 
Asel Luzarraga askatu!
Aselen aldeko kontzentrazioa, Barikua, Otsailak 12 PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Askel (Asel aske) koordinadorak bariku honetan Aselen aldeko kontzentrazioa konbokatu du Bilbon. Kontzentrazioa arrtsaldeko 20.00etan izango da BBVAren aurrean, plaza biribilan. Helburua "Errugabea delako, Asel askatu" lemapean ahalik eta jende gehien batzea da, beraz animatu eta etorri!

 

 

Esteka honen bitartez kontzentrazioa non izango den ikusi ahal izango duzue.


Aselek behar gaitu!

 
Aselen aldeko eguna Basauriko gaztetxean PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Gaur Aselen aldeko ekimenak burutu behar ditugu Basauriko gaztetxean. Sarrea 5 € CD batekin opari.

19.00etan koordinadora batzarra
20.00etan bideo emanaldia
22.00etan kontzertuak:
Punkamiñe, zahil, krimen y kastigo eta kosetxa propia

Gero juerga gorputzak ematen duen bitartean. Animatu eta etorri!

Errugabea delako, Asel askatu!

 
Asel Luzarraga hilabete espetxean PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Indymedia Euskal Herria , 28.01.2010 - 19:21


asel luzarraga askatu

Urte bukaeran atxilotu zuten Asel Txilen, hainbat atentatu burutu izana egotzita. Errugabea izanik, hilabete darama dagoeneko hegoaldeko Temukoko espetxean, preso politiko maputxeekin modulua konpartitzen. Euskal Herrian zegoenez atentatuak burutu ziren egunetan (pasaporteak frogatzen zuena), karguak aldatu zizkioten eta armak garraiatzea leporatzen diote orain. Sinesgaitza Asel, idazle, itzultzaile, blogalari, musikari eta anarkista izateaz gain, Asel antimilitarista ere badelako.

 

Aste hauetan handia izan da jaso duen elkartasuna. Lagunak, familiak, bikoteak eta beste hainbestek bermeotarraren askatasuna eskatu dute. Asel Askatu webgunearen bitartez eta egunez egun ekintzak, informazioa zabaldu, eskutitzak bidali, elkarrateratzeak antolatu, elkarrizketak luzatu, artikuluak idatzi eta abarrekoak eginez ere elkartasuna adieraziz.

 

Egoera ez da oso itxaropentsua aurreikusten. Hiru hilabeteko prebentziozko presondegia dauka eta gero seguraski epaiketa edo kanporaketa. Zergatik? Maputxe herriarekin bat egin duelako, han eta hemen herri honek jasaten duen egoera salatzen duelako eta horrelakorik Txileko aurreko zein oraingo gobernuak ezin duelako toleratu.

 

Asel aske egon arte bere askatasunaren aldeko ekintzak eta sinadura bilketak aurrera jarraituko dute.


[Gehiago irakurri] - [Itzuli]

 
Asel epaiaren zain gartzelan (adesalambrar) PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Ia hilabete pasa da Asel atxilotu, inkomunikatu eta  prebentiboki gartzelaratu zutenetik. Apirilerako espero da epaia, bitartean gartzelan egon beharko du.Atxiloketa honen inguruan, Aselen errugabetasuna aldarrikatu eta bera aske utz dezatela eskatzeko plataforma moduko bat sortu zuten, bere lagun, idazle, musikari... Bertako kide batekin egon ginen adesalambrar irratsaioan, Manex bermeotarrarekin. Berak, besteak beste atxiloketa nola gertatu zen azaldu zigun, nola eduki zuten ahulkiari lotuta, eta nola jakin zuen atxilotzearen motiboa, bertako prentsak galdezka hasi zitzaizkionean. Bestetik, espainiako kontsulatuak eskainitako abokatua, kargutik kendu eta beste batekin hasi ziren familiakoak, izan ere, susmoa hartu baitzuten Aselen alde egiteko gehiegi ez zuela. Honetaz gain, maputxeen inguruan Txileko estatuak duen jarrera argitu zigun, lotura hau baita atxilotzearen arrazoi nagusi.  Gainerakoan, EHan izango diren kontzertu solidario, Bilbon asteazkenero egiten hasiko diren kontzentra..., eta bestelako ekimenak web orrian dituzue, klikatu HEMEN.
 
Aselen aldeko kontzertua Basauriko gaztetxean PDF fitxategia Inprimatu E-posta

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL