Elkarbanatu
 

Idatzi eskutitza Aseli

Etxeko helbidea:

 

Asel Luzarraga Zarrabeitia
Santa Catalina, 1515
4850000 Padre Las Casas
ARAUCANIA
Chile
 
 
 

Sare sozialak

Jarri irudi hau twitter, facebook edo myspacean:
 
 

Galeria

 

 
Asel Luzarraga askatu!
Luzarragak akusazioak ukatu ditu, baina fiskalak zigor eskaerari eutsi dio PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Asel Luzarraga idazlearen aurkako epaiketa hasi zen atzo, Temucon (Txile). Atxilotu zutenean, iazko abenduaren 31n, lehergailuekin atentatuak egitea leporatu zioten; gero frogatu zuen ezinezkoa zela, leherketak jazo ziren egunetako batzuetan ez zegoelako Txilen, Euskal Herrian baizik. Etxean lehergailuak edukitzea egozten dio, ordea, fiskalak. Atzo, epaiketaren lehen egunean, bere aurkako akusazio guztiak ukatu zituen, ordubete inguruko saio batean. Fiskalak, hala ere, zigor eskaerari eutsi dio: Luzarraga bost urtez kartzelatzea galdegin du. Libre uzteko eskatu du, berriz, defentsako abokatuak; Luzarragak berak eskatu du libre utziz gero Txiletik ez kanporatzeko.

Epaiketa hasi zela eta, Luzarragaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Bilbon. Dozenaka lagun batu ziren Arriaga antzokiaren aurrealdean, eta Luzarraga aske uzteko eskatu zuten. EIE Euskal Idazleen Elkarteko kide ere bada Luzarraga; EIEko presidente Ander Iturriozek elkartasuna adierazi dio, eta salatu du euskaldun izateagatik eta maputxeen alde egiteagatik «jazarri» diotela Luzarragari.

 

Iturria: Berria.info

 

---

 

En Chile ha comenzado hoy el juicio contra el escritor y poeta vasco Asel Luzarraga al que se le imputa la tenencia de material para fabricar explosivos.

 

En un principio le acusaron de colocar dichos explosivos pero más tarde se comprobó que estaba fuera del país en el momento de la deflagración, por lo que ahora le juzgarán por tenencia de material explosivo.

 

Luzarraga ha negado todos los cargos y ha asegurado que se trata de un montaje, basado en suposiciones.

 

La Asociación de Escritores Vascos ha afirmado que Asel Luzarraga es inocente y le han mostrado su solidaridad.

 

El presidente de la Asociación, Ander Iturriotz, ha asegurado a este respecto, que se trata de un castigo por ser vasco y por trabajar a favor de los mapuches.

 

De quedar libre, Luzarraga ha solicitado no ser extraditado de Chile.

 

Fuente: eitb.com

 

 
Mailukada baten zain PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zazpi hilabete daramatzagu mailukada baten zain, laster, zortzi izango dira, gure lagun Asel Luzarraga 2009eko abenduaren 31an atxilotu zutenetik.

 

Asel, lagun, seme, irakasle, iloba, idazle, maitale, aktibista. Milaka adjektibo daude gure laguna definitzeko. Badaude beste asko guztiz kontrakoa adierazten dutenak: hiltzaile edo terrorista, adibidez, nahiz eta Txileko justizia makinariak kontrakoa adierazi izan duen behin eta berriro, lehergailuak jarriz terrorismo ekintzak burutzea egotzirik.

Denborarekin, baina batez ere lan gogorrarekin, lagunok, sendiak, erakunde ezberdinek eta Jaime Madariaga bere abokatuak, bere askatasunerantz urratsak egitea lortu dugu, lehendabizi espetxetik atera eta etxeko atxiloaldia lortuz, ondoren, etxeko atxiloaldian kalera ateratzeko baimena lortuz, eta azkenik, kalean egoteko baimenaren orduak luzatzea eskuratuz.

 

Argi daukagu Txiletar estatuaren estrategia, Maputxeen alde lan egiten duen oro kriminalizatzea. Asel ere guda honetan borrokatu da, maputxeen alde, baina bere armak ez dira lehergailuak, pistolak ez fusilak. Bere arma bakarra, D’Artagnanek bere floretearekin duen trebezi berberarekin erabiltzen duen luma da. Luma, bolaluma edo teklatua, berdin da, hitzak, azken finean.

 

Ez dugu errugabetasuna ez den bestelako sententziarik onartuko, ez bait dago beste biderik deliturik egin ez duen inorentzat. Orain arte uste genuen, Txileko demokrazian, idaztea ez zela delitua, mailukada honek emango dizkigu erantzunak. Eta mailukada honek esango digu, Txiletar justizia sistemaren atzean oraindik mamu Pinotxetistak dauden edo ez.

Maputxeen mezua zabaltzen duenaren ahotsa itxi izan nahi bazuten, guztiz kontrakoa lortu dute, Aselen egoerarekin batera Maputxeena ere herriari zabaltzea lortu dugulako. Jendeak kultruna ikustean, herri maputxearekin erabat identifikatzen du, beraien gatazka gogoratuz. Aselen kasuarekin batera, ikur hau euskal herri osotik zehar eraman dugulako.

 

Epaiketa abuztuaren 25ean hasiko da eta hiru bost egunez luzatuko da. Bitartean, gure lagunaren etorkizuna erabakiko duen mailukadaren zain gelditzen gara.

 

Epaia emateko prest

 

Euskal Herrian, 2010eko abuztuaren 24ean.
Joseba Martos

 

Hau guztia dela eta kontzentrazioa deitu dugu abuztuaren 25erako, Bilboko Arriaga plazan, arratsaldeko 7:30etan

 
Observatorio Ciudadano giza eskubideen aldeko erakundeak salaketa formala igorri dio NBEri PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Abuztuaren hasiera aldera Txileko Observatorio Ciudadano giza eskubideen aldeko erakundeak salaketa formala igorri dio NBEri, zehazki Giza Eskubideen BatzordekoAtxiloketa Arbitrarioei buruzko Lan Taldeari. Testu luze, zehatz eta ondo argudiatuan OCk Asel Luzarragarena atxiloketa arbitrarioa izan zela eta bertan haren giza eskubideak urratu zirela salatu du, zalantzarako zirrikiturik utzi gabe. Berez, salaketa honek Txileko Gobernuari Aselen kasuari buruzko azalpenak emarazi behar lizkioke, gutxienez. OCk hasieratik egin du Aselen kasuaren jarraipena gertutik eta esperientzia luzea dauka Txilen gertatutako jazarpen politikoko kasuetan, batez ere maputxeek jasaten dutenari dagokionez.


Bidenabar, 32 preso politiko maputxek gose greban hilabete pasatxo daramaten honetan, haiei ere gure elkartasuna adierazteko baliatu nahi dugu aukera hau. Nazioarteak beste alde batera begiratzen duen bitartean Txilen giza eskubideak egunero urratzen direlako, errepresio politiko-polizial horren helburu nagusiak maputxeak eta anarkistak izanik.


Espero dugu OCren ekimen honek ere Aselen kasua argitzen lagunduko duela. Aste honetan, gainera, OC erakundearen zuzendarikideak Jose Aylwinek (gaixo dagoen haren amari laster sendatzea opa diogu), Jaime Madariaga abokatuak eta Aselek berak prentsaurrekoa emango dute Txileko komunikabideentzako, salaketa horren nondik norakoak azaltzeko. Adi jarraituko dugu.

 

---

 

A comienzos de agosto el organismo de derechos humanos chileno Observatorio Ciudadano ha enviado una deuncia formal a la ONU, concretamente al Grupo de Trabajo sobre la Detención Arbitraria de la Comisión de Derechos Humanos. En un texto extenso, preciso y bien razonado el OC ha denunciado que la detención de Asel Luzarraga fue arbitraria y que en ella se conculcaron sus derechos humanos, sin dejar espacio para la duda. De por sí, esta denuncia debiera obligar al Gobierno de Chile a dar explicaciones sobre el caso de Asel, como mínimo. El OC desde el comienzo ha seguido de cerca el caso de Asel y tiene larga experiencia en casos de persecución política en Chile, sobre todo respecto a la que sufren los mapuche.

 

Por cierto, ahora que 32 presos políticos mapuche llevan más de un mes en huelga de hambre, queremos aprovechar esta ocasión para expresarles nuestra solidaridad a ellos también. Porque mientras la opinión internacional mira hacia otro lado en Chile se vulneran a diario los derechos humanos, siendo los mapuche y anarquistas el principal objetivo de esta represión político-policial.

 

Esperamos que esta iniciativa del OC también ayudará a aclarar el caso de Asel. En esta semana, además, el codirector del CO José Aylwin (deseamos una pronta recuperación a su madre, que está convaleciente), el abogado Jaime Madariaga y el propio Asel van a dar una rueda de prensa para los medios de comunicacion chilenos, para explicar los pormenores de esta denuncia. Seguiremos atentos.

 
Epaiketa data daukagu #aselaskatu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Apurka-apurka gauzak aurrera doaz eta,  dena epaiketarako prest geratu etxeko atxiloaldia erdira murriztea lortu ondoren (gaueko atxiloaldian geratu da, 20:00etatik 8:00ak arte, fiskalak aurkeztutako apelazioa ere 3-0 irabazita), atzo ahozko epaiketa hasiko den eguna jakin dugu. Abuztuaren 25ean ekingo zaio eta 3-5 egunez luza daiteke.
Azken hilotan bildutako frogek eta bertaratuko diren lekukoek baikorrak izateko bidea ematen digu, baikorkerian jausi barik. Beharbada, iraila hasi baino lehen amesgaiztoa amaituta egongo da. Dena dela, epaiketa hasi baino lehen presio komunikatibo apur bat beti izan liteke ona, dakigunez, beste batzuk arduratuko direlako epaileak erruduntasunerantz presionatzeko. Horretan komunikabide batzuk iaioak direla erakutsi dute orain arte.

Poco a poco las cosas van avanzando y, tras quedar todo listo para el juicio y lograr reducir el arresto a la mitad (ha quedado en arresto nocturno, desde las 20:00 hasta las 8:00, habiéndose ganado 3-0 la apelación presentada por el fiscal), ayer supimos la fecha en la que se iniciará el juicio oral. Comenzará el 25 de agosto y puede alargarse por 3 a 5 días.
Las pruebas reunidas los últimos meses y los testigos que se presentarán nos permiten ser optimistas, sin caer en exceso de optimismo. Tal vez, antes de que comience septiembre la pesadilla haya terminado. De todos modos, siempre puede ser buena un poco de presión comunicativa antes de que se inicie el juicio, porque ya se encargarán otros de presionar a los jueces hacia la culpabilidad. Algunos medios de comunicación son expertos en esas prácticas, como han mostrado hasta ahora.
 
Se van desmontando las pruebas contra Asel Luzarraga PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Gracias a la colaboración de Jaime Madariaga y los analisis de diferentes laboratoriok de Chile, ya se han resuelto las dudas sobr elos iones d elas manos de Asel. Nosotros continuaremos diciendolo; errugabea delako, ASEL ASKATU!!!

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL